| |
|
| OHIKO
KULTURAREN DANTZA, PAUSO, KOREOGRAFIA ETA FOLKLORE ERAKUSGAIEN
BILKETA DVCAM 1/2"
SISTEMAKO BIDEO DIGITALEAN |
Bizkaiko
Foru aldundiak emandako dirulaguntza handiari esker, 2000. urtearen
amaieran, BIZKAI euskal folklor elkarteak, hein handi
batean, bideo profesional analogikoan grabatzeko sistema aldatu
eta DVCAM 1/2" sistema digitala sartu du.
Hori dela eta, 2001etik aurrera, BIZKAI euskal folklor elkarteak
in situ eta sistema digitalean jasoko ditu Euskal Herriko dantzen
pausu eta koreografiak.
Helburua: Gure dantzak ikertu, jaso, bildu, aztertu,
zabaldu eta biziberritzea.
| EUSKAL
FOLKLOREAREN BIDEOTEKA SORTZEA |
Duela hogeita hamar bat urte hasi ginen lanean, ohiko euskal
dantzaren pausoak eta koreografiak biltzen, s/8 zineman filmatzen
hasieran eta U-Matic 3/4"-ko bideoan gero.
Aurten, berriz, DVCAM 1/2" sistemako bideo digitalaren bitartez
jarraituko dugu.
Hortaz, 2001. Urtearen hasieran gure bideoteka kopiatzeko lana
hasiko da abian. Izan ere, bideotekako irudi batzuk galdu dira,
bideo euskarria denbora joan ahala narriatzen delako. Sistema
digital berriarekin, ordea, irudi horiek guztiak gordeko dira
etorkizuneko belaunaldiek baliatu eta goza ditzaten.
Bideoan grabaturiko gai guztiekin osatuko dugu euskal Folkloreari
buruzko bideoteka.
| OHIKO
EUSKAL DANTZARI BURUZKO IKASTAROAK |
Laster honakoak gauzatuko dira:
BIZKAI Ohiko Euskal Dantzaren Eskola XXVI.
Ikasturtea.
2003eko azarotik 2004ko maiatzera (biak barne) bitartean izango
da.
Durango Merinaldeko Dantzen ikastaroa (erromerietan egiteko)
BIZKAI Ohiko Euskal Dantzaren Eskola. Baztango folklorearen
III. Ikastaroa.
Dantza-maisu baztandar onenek emango dituzte eskolak: Arizkungo
Xabier eta Patxi Larralde. Urria, azaroa eta abendua bitartean
izango da.
BIZKAI Ohiko Euskal Dantzaren Eskola Ikastaro trinkoa. Gabonak
2001.
2003-2004ko abenduan eta urtarrilean.
BILBO
DANTZAN. BIZKAI elkartearen Euskal erromeria
Ohiko dantzarako gunea Bilboko Arenalean |
Proiekturik adierazgarrienetakoa da eta ospatu da jada lehen
edizioa.
Hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenal edo Areatzan.
Bigarren edizioa, oraintxe dihardugu lanean, 2002ko urtarrilaren
5etik abenduaren 7ra (biak barne) bitartean izango da.
Bilboko Udalak babestuko du.
Aurreko edizioak arrakasta oso handia izan zuen.
Bertako talde gonbidatuaren desfilea 17:30etik 18:00etara izango
da eta ohiko musika jotzaileek lagunduko diote Bilboko kaleetan
zehar.
18.00etatik 21.30era BILBO DANTZAN egingo da. BIZKAI elkartearen
Euskal erromeria.
Folklore eta Ohiko Euskal Dantza zaleek Ohiko Euskal Dantzez
gozatzeko eta dantza egiteko aukera izango dute hiru ordu eta
erdian.
DANTZA-JAUZI
ETA MUTIL-DANTZAREN EGUN NAZIONALA
Migel Anjel Sagasetari omenaldia
Beñat Hirigoyen «Galtxetaburu» gogoratuz
Bilbon, 2002ko irailaren
29an |
Lapurditik, Nafarroa Beheretik, Nafarroa Garaitik (Luzaide
eta Baztango Arana) eta Zuberoatik datozen eta jatorri bera
duten bi dantza-famili garrantzitsu horiek, alegia Dantza-jauziak
eta Mutil-dantzak, Euskal Dantza Nazional bihurtu
nahi ditugu.
Horretarako, Dantza-jauzi eta Mutil-dantzaren Egun
Nazionala ospatuko dugu.
Jai garrantzitsu hori urtero eta lantzean leku batean egingo
da gorago aipaturiko Lurralde Historikoetan, baita Bizkaian
ere; izan ere, Bilbo da jaialdi nazional horren sustatzailea
eta bertan ospatuko da lehen edizioa. Bilboko lehen edizio
hori gertaera garrantzitsua izango da Euskal Herriko Ohiko
Dantzaren historian.
Dantza-jauzi eta Mutil-dantzaren Egun Nazional horrek,
lehenbizikoz Euskal Herriko historian, aukera emango die bertako
talde folklorikoei, hau da, dantza-familia horien ordezkariei
Bilbora etorri eta guztiek batera Dantza-jauziak eta
Mutil-dantzak dantza ditzaten. Ikuskizun zoragarria,
ederra eta benetakoa izango da, egungo egunera arte bakarra
Ohiko Euskal Dantzaren historian.
Badakigu ekitaldi folkloriko horrek zailtasun teknikoak dakartzala,
hori dela eta, buru-belarri dihardugu lanean, eragozpen horiek
gainditzeko asmoz. Hauek dira aipatu zailtasunak:
Izenak. Ekitaldian parte hartuko duten herrialdeek bakoitzak
bere erara izendaturik ditu dantzen pausuak, beraz, arazo
handiak izango ditugu guztiei batera pausuak markatzeko orduan;
Dantzen
erritmoak ere oso desberdinak izaten dira herrialde batzuetan
eta besteetan;
Pausuak ere
desberdin ematen dituzte;
Bestelako
zailtasunak.
Zergatik sortu dugun egun hori
Euskal
Herriak Dantza Nazionala behar du herri moduan identifikatzeko,
bai gure herrian bertan, bai nazioartean.
Aipatu
dantza-familia horiek berpiztu eta bazter guztietara zabaldu
behar dira, baina bakoitzaren jatorrizko aldaera eta berezitasunei
eutsi behar zaizkie.
Izaera
folklorikoa izango duen eguna sortu beharra dago, nazio identitatea
indartzeko Ohiko Euskal Kulturaren barruan.
Zergatik hautatu ditugun Dantza-jauziak eta Mutil-dantzak
Euskal Dantza Nazionalean sartzeko.
Dantza-jauziak
eta Mutil-dantzak, Euskal Herrian gehien hedaturik
dauden jatorri bereko bi dantza-familia dira. Izan ere, batzuetan
euskal mugak gainditu eta Frantziako zenbait eskualdetara
ere iristen dira.
Pausu
ugari eta oso ederrak dituzte eta euskarazko izenekin gainera.
Pausuak
behar bezala emateko, dantzariek itxura dotore, patxadatsua
eta ederra izan behar dute.
Pausu nahikoa
errazak direnez, emakume eta gizon gazte zein zaharrek dantza
ditzakete.
Zalantzarik
gabe, dantza oso zaharrak dira. Hona hemen adibide bat: behar
bezala dantzatzeko zirkulu bat edo hainbat zirkulu zentrokide
osatu behar dira. Dantza horiek noizkoak diren galdetzen badiegu
gure zaharrei, beti berdin erantzuten dute: betidanik.
Zirkuluan
dantzatzeko ez da dantzari kopuru jakinik behar, hori dela
eta, nahi adina dantzarik parte har dezakete.
Lehen
gizonek soilik parte hartzen bazuten ere, gaur egun emakumeek
ere dantzan egin dezakete, Baztan eta Luzaiden izan ezik;
ezinezko deritzogun arren, denborak aurrera egin ahala, egoera
horrek konponbidea izango du, baldin eta bi erkidegoek hautatzen
duten momentu errituala errespetatzen badugu.
Hori guztia kontuan izanik, gure ustez, bi dantza-familia
horiek EUSKAL DANTZA NAZIONALen barruan sartzeko eskubide
osoa dute.
BIZKAI euskal folklor elkartearen ustez, datorren irailean
Bilboko Arenalean ospatuko den Dantza-jauzi eta Mutil-dantzaren
Egun Nazionala aukera paregabea da Ohiko Euskal Dantzen
ahozko eta idatzizko dokumentuak nekerik gabe bildu zituen
pertsonari omenaldia egiteko; Dantza-jauzien hainbat
melodia eta dantza pausu, era, forma eta erritmo jaso zituen.
Izan ere, AITA MIGEL ANJEL SAGASETAz ari gara.
AITA MIGEL ANJEL SAGASETA, Iturenen (Nafarroa Garaia) jaio
zen eta Euskal Ohiko Kulturarentzat hain garrantzitsua den
obra idatzi zuen: Danzas de Valcarlos. Nafarroako Foru
Aldundiaren eta Pr’ncipe de Viana erakundearen laguntzaz argitaratu
zen Iruinean 1977an eta duela urte asko agortu zen.
Obra hori lan handia eta altxor garrantzitsua dugu eta nekez
gaindituko dute Euskal Herriko Ohiko Dantzen inguruan eginiko
beste lanek. AITA MIGEL ANJEL SAGASETAren lanari esker, lehen
ahazturik geneuzkan makina bat dantza dantzatzen dira gaur
egun.
AITA MIGEL ANJEL SAGASETA Luzaidera bidali zuten sei urtez
eta astialdian nekagaitz jardun zuen lanean; motor txiki bat
zuen eta harekin ibili zen Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa
eta Luzaideko auzo guztietan barrena.
Duela
hogeita hamar bat urte, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa
eta Luzaideko erkidegoek bazterturik zituzten Dantza-jauziak.
Erabat ahazturik eta zokoraturik zituzten eta oso musikari
gutxik zekiten Dantza-jauzien melodiak behar bezala
jotzen, nahiz eta horiexek izan herrialdeetako dantzarik garrantzitsuenak.
Antzina belaunaldi asko eta askok Dantza-jauzi ugari
dantzatu zituzten herriko plazetan, baina egun horietako batzuk
baino ez ditugu ezagutzen.
Egungo egoera egokiena ez bada ere, nabarmen hobetu gara.
Duela urte batzuk pentsatu ere ez genuen egiten hainbeste
eta hainbestek ikasiko zituztenik dantza horiek, bai Iparralden
bai Bilbo-Bizkaian.
Ildo horretatik, aipatzekoa da BIZKAI euskal folklor elkarteak
hogeita hamar bat urte daramatzala dantza horiek ezagutarazten.
BIZKAI Ohiko euskal dantzaren eskola honetatik atera
dira horrelako dantzen lehen pausuak Bizkaian. Eta, jakina,
horretan jarraituko dugu.
Datorren
irailaren 29an, goizean goizetik hasita, ohiko musika jotzen
duten taldeak, gehienak Iparraldekoak, kalejiran ibiliko dira
Bilboko kaleetan barrena.
Jaialdian hainbat ikuskizun folkloriko egongo dira, hala nola,
dantzak, musika, kantuak eta bertso saioak. Arreta handiz
aukeratuko dira ikuskizun horiek, jaialdiak euskal kutsu garbia
izan dezan eta AITA MIGEL ANJEL SAGASETAren omenaldia egun
horretako ekitaldi nagusia izan dadin. Inguru paregabea aukeratu
dugu jaialdia egiteko, Bilboko Areatza hain zuzen.
AITA MIGEL ANJEL SAGASETAren omenaldia dela eta aurkeztuko
den Luzaideko iantzak, lan garrantzitsuaren berrargitalpen
zuzendua eta osotua, Ohiko euskal dantzarentzat hain garrantzitsua
den urteurren honi amaiera arranditsu eta arrakastatsua emateko
izango da. Lan honekin batean Ohiko dantzen soinuekin hiru
CD banatuko dira.
Guztira hirurehun eta berrogeita hamarretik laurehun dantzari
eta musikari bitartean etorriko dira jaialdira Euskal Herriko
hainbat Lurralde Historikotatik.
DANTZA-ETXEA
Artxibategi folklorikoa |
Etorkizuneko Ohiko Musika eta Dantza Zentroa da.
Ohiko Musika eta Dantza eta folklorearekin zerikusia duen
guztia bultzatzeko zentroa da, baina, batez ere, euskal folklorea
sustatzea du helburu.
Dantza-etxean Ohiko Euskal eta Nazioarteko dantzak irakatsi
eta erakutsiko dira.
Interneten bidez Ohiko Euskal Dantza ikastaroak eskainiko
zaizkie nazioarteko beste zentro batzuei.
Dantza-etxean prestakuntza ikastaroak eskainiko dira,
musika eta ohizko instrumentuak jotzen ikasteko.
Dantza-etxeak bertako eta kanpoko dantza taldeen trukea
bultzatuko du.
Dibertitu nahi dutenek Ohiko Euskal Dantza dantzatu ahal izango
dute Dantza-etxean.
Dantza orokorraren informazioaz gain, Ohiko Dantzan espezializaturiko
liburutegia izango du.
Dantzarako tresna eta objektuen Boutique-a eta Ohiko
Musika eta Dantzaren argitalpenak eta ikus-entzunezko hedabideak
izango ditu.
BIZKAI euskal folklor elkartearekin batera, DVCAM sisteman
oinarrituriko Ikus-entzunezkoen Hedabide Saila izango du.
Era berean, BIZKAI euskal folklor elkartearekin batera,
euskal eta nazioarteko folklorearen bideoteka izango du.
| DANTZA-MAISUEN
FORMAKUNTZA |
Dantza-maisuen
formakuntza edo prestakuntzan ere lanean dihardugu, gure BIZKAI.
Ohiko Euskal Dantzaren Eskolan edo sor daitekeen beste
edozeinetan sar daitezen.
|