| |
|
Dokumentazio
saila, eta, horren barruan, honako atal bereziak eratzea:
| |
Biblioteka
Filmoteka (zinema-bideoa)
Diskoteka
Fonoteka
Diapoteka
Fototeka |
Ohiko kultura ikertu, horren gaineko datuak bildu, aztertu
eta biziberritzeko lan-taldeak osatzea, ondoko alderdiei dagokienez:
| |
Dantzaren pauso eta koreografiak
Musika eta musika-tresnak
Jantziak |
Dantza-irakasleak prestatzea, dantza eta koreografiari
buruzko bai eta euskal kulturari buruz ere jakintza
sakona eskuratzeko. Irakasle gisara prestatu ostean, lanpostuak
bete ahal izango dituzte ikastetxe publiko eta pribatuetan,
dantza-eskoletan, folklore-taldeetan, dantza-etxeetan eta abarretan.
Elkarteak garatu gura dituen helburuen antzeko eta osagarrizko
jarduerak jorratu edo antolatzea.
Ohiko kultura esparru guztietara hedatu eta zabaltzea,
elkarteak eskura dituen bitarteko baliatuz. Hala, liburuxkak,
liburuak, diskoak zinta magnetofonikoak, CDak, argazki edo diapositiba
bildumak, bideo-filmak eta beste elkartearen babesaz argitaratuko
dira, bai elkarteak berez dituen bitartekoak, beste norbanako
batzuenak edo erakunde publiko nahiz pribatuenak erabiliz.
Lan-taldea osatzea ohiko kulturaren edozein adierazpide
biziren gaineko datuak bildu eta notazioa jasotzeko, gaur egungo
teknikak eskura jartzen dizkigun ikus-entzunezko bitarteko berrienekin.
Dantza-eskolak ematea.
Dantza-etxeak sortzea.
Dantza-ikastaro eta -lantegiak antolatzea.
Mintegiak, biltzarrak eta topaketak antolatzea, herrialdean
bertan nahiz atzerrian, ohiko kulturaren aditu, ikerlari eta
zaleen pizgarri.
Ohiko kulturari buruzko zeinahi ekitaldi (bertakoak nahiz
atzerrikoak) antolatzea, olgeta modua izateaz gain, jendeak
laguntzeko BIZKAI elkartearen estatutuetako helburuak
betetzen.
Elkarteak harremanak landuko ditu herrialdeko nahiz atzerriko
erakunde ofizial eta pribatuekin, ohiko kultura eragingarriro
ikertu, aztertu, babestu, zaindu eta sustatzen laguntzeko.
Elkarteak parte hartu ahal izango du, aztertze edo
zabaltze talde gisa, dantzaren inguruko mintegi, biltzar,
ikastaro edo lantegietan, ohiko kulturari loturiko lan-bileretan,
eta bestelakoetan, gure herrian nahiz atzerrian.
|