| |
|
Hamar
urte zituela, Bittor de Olaeta (Bilboko Ballets OLAETAren
zuzendaria) dantza-irakaslearen eskolak hartu zituen.
1969. Bizi nai euskal dantzen
taldeko kidea izan zen, eta 1962an
Bilboko Gaztedi taldekoa.
1962-63. Ariz-Basauriko Edurre
dantza-taldea zuzendu zuen.
1964. Parisa joan zen, ETORKI
konpainia profesionalaren eskutik dantzatzeko, sei egunez,
Theatre Champs Elyssées antzokian
Gorantza euskal dantza-taldea sortu zuen. Geroago,
Herrikoi izena izan zuen eta azkenik BIZKAI euskal dantzari
taldea.
1968. Hainbat
urte lanean eman ostean, lehenengoz antolatu zuen ziklo osoa
(bederatzi dantza), Dantzari-dantza izenekoa, BIZKAI euskal
folklor elkartearekin.
Durangoko Merindadeko Soka-dantza eskuratu eta Erregelak
erantsi zituen.
1969. Orduko Gorantza taldean
zegoelagaurko BIZKAI
euskal folklor elkarteaidazki bana
igorri zien Bizkaiko dantza talde guztiei, eta Gizpuzkoako
eta Arabako batzuei (guztira 150). Idazki horren bidez, Gorantza
prest agertu zen Bizkaiko Dantzari-dantza benetakoa
zelan dantzatzen den irakasteko. Dantza hori Durangoko Merindadeko
dantza-maisu ospetsuenek irakatsi zieten Garai-Bizkaian.
Erantzun ozena eman zioten garai hartako dantza-taldeek Gorantzak
egindako eskaintzari.
Dantzari-dantzaren pausoak eta koreografia aldaturik,
Durangoko Merindadeko Dantzari-dantza benetakoaren
ikasbidea jorratzen hasi zen dantza hori egin eta jendaurrean
erakusten zuten Euskal Herriko dantza-talde guztietan. Antzinako
dantza hau oker irakatsi zigun Bilboko Juventud Vascaren
federazioak, XX. mendearen hasieratik.
1969. Parisko ETORKI konpainiara
itzuli zen, eta lau hilabeteko bira egin zuen Europako herrialde
batzuetatik.
Beste jarduera batzuk
1976an, egitasmo berritzailea
aurkeztu zuen BIZKAI dantzari taldearen batzarrean,
gaurko Ohiko Euskal Dantzaren Eskola. Euskal Herriko
Ohiko Euskal Dantzaren lehen Eskola izan zen.
1987. Uztaila. «Euskal Dantza
Folklorikoaren Lantegia» zuzendu zuen XV. International
Tanzwerkstatt Bonn´87 ikastaroan, Alemanian.
Sabin Egiguren Apraizek eta, horren zuzendaritzapean, BIZKAI
euskal dantzari taldeak sari asko lortu ditu.
Ezin konta ahala folklore-jaialdi egin dira Sabin Egigurenek
zuzendu eta koordinaturik, eta horietako batzuek oihartzun
handi-handia izan dute Euskal Herrian.
Euskal Dantzarien Biltzarraren sustatzaile eta sortzaileetako
bat izan zen Bizkaian. Bertan, zuzendari-kargua bete zuen.
1977. EDBren Euskal Herriko
Zuzendaritza Batzako kidea izan zen, baita Bizkaiko Zuzendaritza
Batzako kidea, baina kargu biak utzi zituen 1979an.
Gaur egun, zuzendari-lanetan segitzen du BIZKAI euskal
folklor elkartean.
|